Apirilaren 5-10 bitartean / Lauaxeta ikastola

Gazteen sormen eta grinari bidea ematen

14 eta 17 urte bitarteko gaztea bazara, abestu edo instrumentu bat jo eta musikarako grina baduzu, musika munduaren nondik norakoak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango duzu SEÑEAK BIZKAIA ROCK KANPUSEAN!

Indibidual zein kolektiboki garatzeko aukera paregabea izango duzu, lehen mailako musikari eta profesionalen eskutik esperientzia eta ezagutza jasoz.

14tik 17ra bitarteko gazte bizkaitarrei zuzenduta​ | Gazteen sormenari bidea ematen | 14tik 17ra bitarteko gazte bizkaitarrei zuzenduta​ | Gazteen sormenari bidea ematen | 14tik 17ra bitarteko gazte bizkaitarrei zuzenduta​ | Gazteen sormenari bidea ematen |

14tik 17ra bitarteko gazte bizkaitarrei zuzenduta

Musikarako grina sustatzea, talentuari bultzada ematea eta lurraldera zabaltzea da SEÑEAKen helburu nagusia. Programa bezala, erreferentzialtasun bat ezarri nahi dugu musikari gazteenengan.

Intentsiboa

Bost gau eta sei eguneko egonaldian, 24 orduz musika bete-betean arituko zara. Zu bezain gogotsu dauden musikariak ezagutu, norbere dohainak landu eta sormenari bidea emateko aukera izango duzu.

Profesionala

Euskal Herriko zein nazioarteko musika-eszenan aktibo dauden musikari eta profesional ezberdinen eskutik lehen eskuko ezagutza jasoko duzu. Egonezin ezberdinei erantzunez, zuzeneko klaseak eta hitzaldiak jasoko dituzu.

Ahaztezina

Musika jarduerez gain, eskolaz kanpoko ekintza ugari izango dira Lauaxetako monitore talde baten eskutik: kirola, arte-disziplina ezberdinak, gaubelak, talde dinamikak...

Ekimen guztia Lauaxeta ikastetxeko instalazioetan garatuko da, hartarako egokituko diren espazioetan.

6 egun eta 5 gauetako iraupena izango du egonaldiak.
Gehiago jakin nahi? Klikatu hemen!